Elikadura osasuntsua gainditu beharreko asignatura dugu oraino Lehen Hezkuntzan. Obesitatea prebenitzeko funtsezkoa da haurrek elikagaiak ezagutzea, zer jaten duten jakitea. Herri honetan,ordea, haurrak geroz eta barazki, fruta, patata gutxiago hartzen du eta, bien bitartean, janari aurrekuzinatueneta gantzen kontsumoa gora doa etengabe: ondorioz, adin hauetako populazioaren obesitate portzentajea ere areagotuz doa egunero.
Sedentarismoa -zientifikoki frogatua dago hau- obesitatea eta beste hamaika gaixotasun nozitzeko arrisku-faktore behinenetako bat da. Fisikoki aktibo den bizimoduak, ordea, alor fisikoan,psikologikoan eta bestetan eragin bizia du.
Herri honetan egiten dugu -Europa osoan- ariketa fisiko gutxien. Haurrak geroz eta denbora gutxiago ematen du jarduera fisikoetan; aisialdia telebistara begira edo ordenagailuarekin jolasean pasatzea nahiago izaten du.
Nutrizioa: elikagaiek, bizi-funtzioak bete ahal izango badituzte, nozitzen dituzten ingestio-,
transformazio- eta baliatze-prozesuak aztertzen dituen zientzia da.
Nutrizioaren helburuak:
- Gizakiak premiazkoa duen energiaz hornitzea
- Hainbat gorputz-egitura osatu eta mantentzea
- Metabolismo-prozesuak erregulatzea
Elikagai orok dituen osagaiei nutriente derizte eta honela sailkatzen dira:
- Karbohidratoak
- Lipidoak
- Proteinak
- Bitaminak
- Mineralak
- Ura
Horietako bakoitzak hainbat funtzio betetzen ditu:
- Funtzio energetikoa (karbohidratoak, lipidoak eta proteinak)
- Funtzio estrukturala (proteinak, bitaminak eta mineralak)
- Funtzio erregulatzailea (mineralak, zuntza eta ura)
Nutrienteen hornidurak kasuan kasuko gizakiaren premien araberakoa izan behar du; era horretan,gabezia edo toxikotasun-egoerei saihets egingo zaie eta nutrizio-oreka zuzena mantenduko du organismoak.
Bizi-funtzioak (bihotz taupadak, neuronek bulkada elektrikoak transmititzea, guruinek bizitzeko ezinbestekoak diren hormonak sintetizatu eta jariatzea, etc) egin ahal izateko energi kopuru jakin bat behar du gure organismoak.
Gaur egungo kulturan, familia askok ondo jateari garrantzi gehiago ematen diote, eta hori produktu osasuntsu eta kalitatezkoak eskuratzetik hasten da.
Gainera, hemen tokia egin diegun hainbat sukaldariren traiektoriari erreparatuz, argi dago gorakadan dagoen gaia dela sukaldaritzarena, eta gero eta oihartzun handiagoa hartzen ari dena azken urteetan, bai teknika, produktu, espezie eta elikagai berrien erabilera sustatuz.